Gazta eta onddoak udazkenean, Soran hotelean

Mirari Altube Arrese 2010ko aza. 2a, 11:39
Debagoieneko Mankomunitateak egunotan aurkeztu ditu VI. Jardunaldi Gastronomikoak eta Gatzagako Soran Etxea hotelak bat egin du horiekin, Deba- goieneko beste bost jatetxerekin batera. Urriaren 29tik abenduaren 12ra bitartean iraungo dute jardunaldiok eta Idiazabal gazta eta onddoak osagai nagusi dituzten menu bereziak eskainiko dituzte Soranen.

Aurreko bost jardunaldietan ere hartu dute parte, izan ere, Soran Etxeko ugazabak ekimen interesgarri guztietan parte hartzeko gertu daudelako: "Jardunaldiek batez ere publizitatea egiten digute, eta hori beti da ona jendea ekartzeko gurera", dio Loren Larrañaga ugazabak.

Idiazabal gaztarekin eta onddoekin egindako menu bere- ziak egin ditu Larrañaga sukaldariak: "Guk uste dugu menu goxoak direla eta prezio onean; menu guztiak 30 euroren bueltan dabiltzalako", dio. Menu horiek eskatzeko aurrez deitu beharra dago.

Jangela handia otsailean

Bestalde, Soran hotelean logela batzuk kendu eta lehenengo solairuan 150 bat lagunendako jangela egiteko asmoa daukate: "Talde handiendako lekua izateko". Proiektua eskuartean dute, baina lanak egiteko seguru asko otsail inguru arte itxoingo dute: "Otsaila oso hilabete tristea izaten da: negua bete- betean eta jende gutxi. Horregatik seguru asko orduan egingo ditugu berritze lan horiek", azaldu du Larrañagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak