1910eko urriaren 29an jaio zen Astaisolon eta zazpi anai-arreben artean gazteena zen. Iratiko basoetan ibili zen lanean sasoi baten, errekan egurra garraiatzen; Eskoriatzako Forjas Vascasen ere bai. Espainiako gerra hasi zenean lau hilabetez egon zen kartzelan eta borrokan egitera bidali zuten gero.
Nagusiena
Herriko nagusiena da azken urteotan, eta gutxi ikusi eta entzun arren, osasun ona du, ez baitu inolako botikarik hartzen. Oraingo kontu batzuk ahaztu arren, lehengoak ondo gogoan dituela diote etxekoek