Zuriz jantzita agertzeko deia egin dute San Juan bezpera ospatzeko

Mirari Altube Arrese 2009ko eka. 18a, 15:20
Jolasak eginda, saihetsa eta sardinak janda eta sua piztuta egingo diote ongietorria udako solstizioari Gatzagan, martitzenean. Aurten, baina, badago berrikuntzarik: zuriz jantzita agertzeko deia egin du Kultura Sailak.

Ainara Zubillaga Kultura zinegotziak azaldu digu horren zergatia: "Jakin dugu ohitura zela zuriz jantzita joatea egun horretan eta, gainera, lau orriko hirustaren bila ibiltzea. Hirusta hori urte guztian gorde eta hurrengo urteko San Juan sutara bota behar da norberaren desio edo nahiekin batera".

San Juan bezperako ekitaldiak Gurel elkarteak hasiko ditu eta ilunkara girotzeko eskulanen bat –iaz erratzak egin zituzten– eta jolasak egingo dituzte. Urtero legez, sardinak eta saihetsak erreko dituzte gero, herritar guztiendako (21:00) plaza inguruan eta bukatutakoan San Juan sua piztuko dute (22:30). Ez da izango Gatzagako su bakarra, baserri inguruetan ere egingo dutelako bakarren batzuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak