Zoru pelbikoa indartzeko saioak

Mirari Altube Arrese 2010ko mar. 26a, 15:28
Udaleko Gizarte Zerbitzuek zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu dute. Apiril eta maiatz artean izango dira saioak Gatzagan bertan, baina izena aurrez eman behar dute interesatuek, udaletxera deituta. Martitzenean, hilak 30, bukatuko da horretarako epea. Ikastaroaren kostua 30 euro da.

Emakume guztiendako

Amazulo elkarteko fisioterapeutak izango dira gidari ikastaroan. Emakumeendako dira saioak, batez ere erditu ondoren edo menopausia sasoian daudenendako, histerektomia izan edo pixa galtzen dutenendako eta orokorrean gorputzaren funtzionamendua ezagutu gura dutenendako. Helburu nagusia zoru pelbiko edo perineoaren funtzioa ezagutzea da, arazoak prebenitzen hasi eta tratamenduaren berri ematea.

Ikastaroa hasiko dute argibide teorikoak emanaz, eta praktikak egingo dituzte gero. Hainbat saio izango dira –egunak eta orduak oraindik zehaztu barik– eta azken saioan norberaren zoru pelbikoaren balorazioa egiteko aukera eskainiko dute. "Emakumearen bizitza kalitatean zeresan handia duela perineoaren funtzionamendu egokiak", diote Amazulo elkarteko fisioterapeutek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak