Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa

Mirari Altube Arrese 2010eko martxoaren 8a

Amazulo elkarteko fisioterapeutekin elkarlanean zoru pelbikoa indartzeko saioak antolatu ditu Gizarte Zerbitzuak. Data ez dute zehaztu baina apiril inguruan izango da. Izenemate epea zabalik dago martxoaren 30a arte eta interesatuek udaletxera deitu behar dute izena eta telefonoa emateko.

Emakumeendako dira saioak, batez ere erditu ondoren edo menopausia sasoian daudenendako, histerektomia izan edo pixa galtzen dutenendako eta orokorrean gorputzaren funtzionamendua ezagutu gura dutenendako. Helburu nagusia zoru pelbiko edo perineoaren funtzioa ezagutzea da, arazoak prebenitzen hasi eta tratamenduaren berri ematea. 


"Emakumeen bizitza kalitatea hobetzeko oso garrantzitsua" dela perineoaren funtzioa ezagutzea diote Amazuloko fisioterapeutek; hala, argibide teorikoak emango dituzte lehenengo eta praktikak egin gero. Azken saioan zoru pelbikoaren balorazioa egiteko aukera eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak