Zezen jantzita hasi dituzte udalekuak 30en bat ume eta gaztetxok

Mirari Altube Arrese 2008ko uzt. 10a, 13:36

Astelehenean hasi zituzten udalekuak Gatzagako ume eta gaztetxoek, eta uztailaren 7a izanda San Fermin eguna ospatuta hasi behar. Atzo, ostera, Gamarrako igerilekuan (Gasteiz) izan ziren.

Neska-mutiko asko elkartu dira aurten udalekuetan, 30en bat, eta gustura baino gusturago dabiltza Aretxabaletako hiru begirale lagun dituztela. Lehenengo astea aurrera doa, baina oraindik ekintza eta irteera asko dituzte egiteko hurrengo astean.

Zapatuan, hilak 12, gurasoekin batera egingo dute egun pasa. Egino inguruan (Araba) ibili ostean, Bikuñan dagoen zalditegira joango dira. 46 bat lagun elkartuko dira bertan. Astelehenean, ostera, Ariznabarrako rokodromora (Gasteiz) joateko asmoa dute. Nagusienek eskalatzen pasatuko dute arratsaldea eta txikienek jolas parkean. Eta hilaren 15etik 16ra bitarteko gaua Gaztainuzketako mendi etxeetan pasatuko dute ohitura duten legez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak