Zein ikastaro egin hautatzeko laguntza gura dute 'sorginek'

Mirari Altube Arrese 2009ko martxoaren 20a

Sorginak Emakume Elkartea datorren ikasturteko egitaraua osatzen hasi da egunotan. Hainbat ikastaro egiteko asmoa dauka Bizikasirekin batera, baina herritarren laguntza gura du ikastarorik interesgarrienak aukeratzeko.

Antolatuko dituzten ikastaro horiek herritar guztiendako izango dira –ez bakarrik emakumeendako– eta zerrenda Labidea dendan daukate. Orain herritarrak bertatik pasatu eta interesatzen zaizkienak aukeratzea gura dute sorginek. Hala, antolatuko dituzten ikastaro horietan nahikoa lagunek parte hartuko dutela ziurtatuta izango dute. Sei ikastarok osatzen dute zerrenda eta norberari interesatzen zaionaren alboan izena eman behar du. Hona seiak:

  • Memoria lantzeko eta garatzeko tailerra
  • Zelan ikasi erakusten duten ikastaroa
  • Estresa zelan saihestu eta zelan gainditu tailerra
  • Aromaterapia zer den eta zertarako erabil daitekeen ikastaroa
  • Kontserbak, mermeladak eta likoreak zelan egin ikastaroa
  • Menu osasuntsuak –umeendako, edadetuendako…– egiten irakasten duten ikastaroa.

Zerrenda horretan izena emateko azken eguna domeka da, hilak 22.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak