Zabalik daude ludoteka eta liburutegia

Mirari Altube Arrese 2009ko urr. 9a, 15:37
Astean zabaldu dituzte ludoteka eta liburutegia Garro jauregian, ate irekiak eginaz eta gustura hurbildu dira ume eta gaztetxoak bertara. Orain erabiltzaile izan gura dutenen izenak jasoko dituzte Gurel guraso elkarteko kideek.

Hasi du ikasturtea Gurel guraso elkarteak. Orain arte legez, astelehenetik egubakoitzera egongo dira zabalik bi orduz (17:00-19:00) ludoteka eta liburutegia.

 

Bi eta 12 urte arteko ume eta gaztetxoendako zabalduko dituzte, baina txikienek gurasoekin egon beharko dute. Ludotekan jolas egiteko gunea daukate herriko umeek, eta liburutegiak, ostera, eskolako lantxoak egin, irakurri eta marrazkiak eta eskulanak egiteko aukera eskaintzen diete.

 

Begirale lanetan bi lagun ibiliko dira aurten, tartean gatzagar bat: Garazi Orobengoa. Datozen egunotan elkartuko dira begiraleok Gureleko arduradunekin ikasturteko egitasmoa zehazteko. Iaz hainbat berrikuntza egin zituzten zerbitzuak hobeto funtziona zezan eta berrikuntza horien balorazioa egindakoan erabakiko dute bide horretatik jarraitu edo ez.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak