Uraren tasa igoko dute gehien

Mirari Altube Arrese 2010ko urr. 21a, 16:45
Astelehenean egindako osoko bilkuran onartu zituen udalbatzak ordenantza fiskalak. Hala, erabakita utzi dute 2011ko urtarriletik aurrera zenbatakoak izango diren zergak eta tasak: orokorrean KPIaren igoera aplikatuko diete eta igoerarik handiena uraren tasak izango du, %7,8.

Ondasun higiezinen gaineko zerga eta automobilak izatearren ordaindu beharreko tasa KPI igoko dituzte, hau da, %2,1. Etxean obra txikiak egitearren ordaindu beharrekoak ez du izango aldaketarik –obraren aurrekontuaren %5– eta pilotalekua erabiltzeko tasari ez diote igoerarik ezarri, oraingoz. Egiten dabiltzan berritze lanak bukatutakoan pilotalekuaren erabilera zelan arautu erabakitzekotan geratu da Udala.

Uraren igoera handiagoa izango da: %7,8. Horren arrazoia da iaz ez ziotela igoerarik aplikatu, eta, Ur Kontsortzioak Udalari kobratzen diona gero eta gehiago denez, tasa igo beharrean zegoela. Zaborraren ardura, ostera, Debagoieneko Mankomunitateak dauka eta egunotan da erabakitzekoa zenbateko igoera ezarriko dion; han adostutakoa onartuko du Gatzagako Udalak.

Hiltegiari baietza

Bestalde, Debagoieneko hiltegiaren gaineko erabakia hartu behar zuten, eta baietza eman zioten udalek osatutako elkarte publikoa sortzeari, Zubillagako hiltegia kudea dezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak