Ur deposituaren lanak aurten

Mirari Altube Arrese 2010ko ira. 24a, 16:27
Gatzagain inguruan egingo duten ur deposituaren lanak aurten hasiko dituzte. Hala uste du, behintzat, Eusebio Villar alkateak, nahiz eta atzeratuta dagoen lanak esleitzea.

Esleipen horren oinarriak idazten dabiltza orain adituak eta hilabeteko epean oinarriak onartu, lanen deialdia egin eta esleituta egongo direla uste du Villarrek. Landagipuzkoa egitasmoaren bitartez aurrera eroango den proiektua denez, Etorlur enpresa dabil kontua bideratzen. "Lanak ere aurten hasiko dituzte eta sei bat hilabete iraungo dute. Kontuan hartuta negua dagoela tartean eta atzerapenen bat eragin dezakeela eguraldiak, maiatz ingururako egongo dela bukatuta depositua uste dugu", dio.

Saneamendu hodiak

Arlabango plan berezia egin ahal izateko ur depositua behar-beharrezkoa da. Izan ere, Arlaban inguruan ur arazoak izaten dituzte, batez ere uda sasoian. Herri txikiei laguntzea helburu duen Landagipuzkoa egitasmora eskaera egin zuen Udalak eta onartu egin diote proiektua. Behin depositua egindakoan, herriko ur depositutik eroango dute ura bertara. Lanok saneamendu hodiak jartzeko aprobetxatuko dituzte.

Proiektuak 618.000 euroko kostua dauka eta Aldundiak 450.000 eurorekin lagunduko du finantzaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak