Ume eta heldu, mozorroak gertu

Mirari Altube Arrese 2009ko ots. 20a, 14:22

Inauteriak bertan ditugu eta gatzagarrek gertu dituzte mozorroak bihar arratsalderako. Inauteri-zapatuko egitaraua ez da luzea baina herritarrek behar bezala girotuko dituzte Udalak antolatutako ekitaldiok.

Jolasak eta herri afaria

Gurel guraso elkarteak antolatutako jolasak egingo dituzte umeek eta 12 urte arteko gaztetxoek pilotalekuan (16:30). Jinkana erako jolasak izango dira, hau da, probak gainditu beharra, eta proba bakoitzeko txartelak emango dizkiete taldeei. Txartel guztiekin zozketa egingo dute gero eta sariak banatu. Eta jolasak bukatu eta ilunkarako hotza uxatzeko txokolate beroa izango dute.

Ilunkararekin batera helduak ere mozorrotuta agertuko dira eta afarirako gertatuta (21:30). Urtero legez Garro jauregian izango da herri afaria. Hona menua heldu zein umeendako: urdaiazpikoa eta beste hainbat jaki, oilaskoa entsaladarekin eta ijito besoa izozkiarekin.
Afalostea, ostera, Kuluxka taldeak girotuko die eta goizaldera arte dantzan jarduteko aukera izango dute. Ainara Zubillaga kultura zinegotziak iaz beste herritar elkartzea gurako luke afarian eta umore ona nagusi izan dadila Inauterietarako antolatutako ekitaldietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak