Udaletxe alboko parkea bukatuta

Mirari Altube Arrese 2007ko uztailaren 18a

Parke txikia dotore geratu da joan zen astean jarritako jolas gunearekin.

Hainbat hilabetetan izan dira lanak udaletxearen alboan dagoen parkean, baina dagoeneko bukatu dute. Bertan zeuden hiru zuhaitzak bota ostean hesia jarri zuten atzeko partean, landare txikiak landatu zituzten gero eta mimosa zuhaitza ere bai. Eta azkenik jolas gunea jarri zuten joan zen astean: txirrista handi bat jolaserako etxetxo batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak