Udaleku irekiak: ekaina bukatu arte zabalik dago izenematea

Mirari Altube Arrese 2008ko eka. 11a, 13:36
Uztailaren 7tik 18rako antolatu ditu udalekuak Gurelek umeendako eta gazteendako, eta uztailaren 12an gurasoekin egingo dute irteera. Zabalik dago izena emateko epea. Labidea dendan egin daiteke, eta argibide gehiago gura dituenak bertan galde dezake. Ekaina bukatu artean jasoko dituzte herriko 3 eta 13 urte arteko ume eta gazteen izenak.

Urtero legez aste bi eskainiko dizkiete udalekuei: uztailaren 7tik 18ra bitartean. Egubakoitzean; hain zuzen, egin zuten bilera begirale izango diren hiru lagunekin Gurel elkarteko ordezkariek. Eta antolatuko dituzten ekintzen nondik norakoak zehaztu zituzten. Hiru irteera egiten dituzte urtero gatzagarrek, eta aurten ere horixe egiteko asmoa daukate: zalditegi batera, Gamarrako igerilekura eta Gaztainuzketako mendi etxeetara gaua pasatzera. Zalditegia aldatzea erabaki dute aurten, eta Bikuña herrian (Araba) dagoena hautatu dute. Uztailaren 12an, zapatua, izango da, eta umeak gurasoekin batera joango dira.

Ludoteka itxita

Bestalde jakinarazi dute ludoteka eta liburutegia dagoeneko itxita daudela. Datorren ikasturtera arte ez da zerbitzurik egongo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak