Hotela, hilaren 11n zabalik
Gatzagan bizi diren Montse Valerio eta Loren Larrañaga senar-emazteek kudeatu dituzte azken 12 urteotan Gaztainuzketako mendi etxeak. Orain, baina, hotela egin dute herrian: Soran Etxea. Hain zuzen eguenean, hilak 11, inauguratuko dute. 500 urte inguru dituen jauregia berritu eta bi izan dituen hotela bihurtu dute. Hamar logela ditu, horietako bat ezinduendako gertatua, 60 lagunendako jangela, 12 lagunendako jangela pribatua eta taberna.