Txotxongilo erakusketa aste bukaeran, kultur etxean

Mirari Altube Arrese 2007ko aza. 5a, 13:02
Domekan ospatuko duten San Milixan jaia girotzen hasteko txotxongilo erakusketa antolatu du Udalak. Hondarribiko Menina tailerreko artisauek egindako txotxongiloak dira, eta egubakoitzetik domekara egongo da zabalik.

Egubakoitzean zabalduko dituzte ateak Garro jauregian inauguratze ekitaldia eginda, 17:00etan, eta Udal ordezkariak zein txotxongiloak egin dituzten artisauak elkartuko dira. Zapatuan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa; eta domekan, 10:00etatik 14:00etara.


Hondarribiko Menina tailerreko artisauek egin dituzte txotxongiloak, Jonan Basterretxea eta Idoia Seijok. 1983an hasi ziren antzezlanetarako dekoratu eta jantziak gertatzen eta era guztietako panpinak egiten, ETBko Vaya Semanita saioko Jo eta Ke txotxongiloak, esaterako. Sari asko eskuratu dituzte, eta 2004an Artisau Maisu izendapena jaso zuten Aldundiaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak