Txarriboda egingo dute Soranen martxoko bi aste bukaeratan

Mirari Altube Arrese 2010eko otsailaren 18a

Txotx egin zuten joan zen astean Soran Etxean eta orain IV. Gastronomia Jardunaldietan hartuko du parte. Hori, baina, oporretatik bueltan izango da, domekan itxi egingo dutelako martxoaren 10a arte.

Geratu barik dabiltza lanean Soran Etxea hoteleko jatetxean. Joan zen astean txotx egin zuten 50 litroko sagardo kupelarekin. Bazterrak zuri egon arren giro beroa izan zutela jakinarazi digute elkartutakoek, eta "sagardotegi onenetako menua" dastatu zutela.


Zapatuan, ostera, Inauterietako herri afaria egin zuten eta 65 lagun elkartu ziren. Musika lagun aparteko giroa sortu zuten: "Goizeko bostetan bota nituen azkenak", dio Montse Valerio ugazabak.


Bestalde, astean hasi dituzte IV. Gastronomia Jardunaldiak eta Soran ere bertan izango da "benetako txarriboda" egiteko asmoarekin. Hala ere, domekan, oporrak hartuko dituzte martxoaren 10a arte eta itzulitakoan antolatuko dituzte txerri ezteiak bi aste bukaeratan: martxoaren 19tik 21era eta 26tik 28ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak