Aldaketa egiten dabiltzan enpresako langileek ez diote zehaztu Udalari zein egunetan egingo duten aldaketa. Egun horretan argindar barik egongo dira herrian, baina aurrez iragarriko dute, inork ez dezan kalterik izan.
Gatzagan Udalak banatzen du argindarra Leintzargi enpresaren bitartez. Horregatik transformadore zaharra aldatzera behartuta dago, eta dirutza handia izan arren aurrera egitea erabaki dute. 2008ko aurrekontutik 122.000 euro gorde dituzte –aurrekontuaren ia %30– lanak egiteko.