Izan ere, Gatzagako Udalak argindarra erosten dio Iberdrolari Leintzargi enpresaren bitartez, eta ondoren herritarrei banatzen die. Ez da batere ohikoa, eta Gipuzkoan beste bi herritan bakarrik egiten dute, Oñatin eta Tolosan. Argindarraren banatzailea delako hain zuzen egiten diete jarraipen zorrotza Madrilgo Industria Sailetik, eta transformagailu berria jartzera derrigortu dituzte. Alkateak onartu du dirutza handia dela Udalarendako: "Mailegua eskatu beharko dugu, kontu honetarako ez dago-eta dirulaguntzarik".
Ez dute datarik zehaztu aldaketa egiteko, baina alkateak uste du iraila bukatzerako berria jarrita egongo dela.