Oraindik kableak lotzeko eta argindar hartuneak martxan jartzeko daude, baina lanok ez dira luze joango. Horretarako argindarra kenduko dute egun baten herrian, baina aurrez iragarriko diete gatzagarrei. Leintzargi enpresak transformadore berria martxan jartzen duenean –hil honetan bertan uste du Udalak– txabola zaharra bota egingo dute.