Toki Eder erretiratuen elkarteak batzarra du zapatuan

Mirari Altube Arrese 2010ko mar. 11a, 11:52

Urteko batzar orokorra egingo dute erretiratuek zapatuan, hilak 13, elkartean (17:00). Bazkide guztiei egin diete dei, 40 inguru, batzarrean parte har dezaten; eta bukatzeko meriendatxoa eskainiko diete.

Iazko diru kontuak azalduko dituzte lehenengo zuzendaritza batzordeko kideek eta gero aurtengo ekitaldiak iragarri. Azken urteotan legez, bi irteera egiteko asmoa daukate, bata maiatz inguruan eta bestea urrian. Gainera, berbaldiak eskainiko dituzte Kutxaren laguntzarekin, apirilean hain zuzen. Astelehenean zeukaten berbaldietako bat, dependentzia legearen gainekoa, baina elurraren eraginez bertan behera utzi zuten.

Bestalde, urteko kuotak igoera izango du eta bederatzi euro ordaindu beharko dituzte.

Ordezkoen beharra

Pedro Mari Elkorobarrutiak jarraituko du elkarteko presidente izaten, Tere Aranburuzabalak eta Juan Aldabek lagun eginda. Juan Mari Makazagak eta Pantxi Ibartzabalek, ostera, batzordea uztea gurako lukete 10 urtetik gora daramatzatelako. Horretarako, baina, ordezkoak behar eta lanerako gertu dagoen inor ez da agertu oraingoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak