'Sukaldaritza berezia' ikastaroa antolatu dute Sorginak eta Bizikasik

Mirari Altube Arrese 2008ko aza. 13a, 13:37
Debagoieneko bitartekaritza zerbitzuak –Bizikasik– eta Gatzagako Sorginak emakume elkarteak sukaldaritzaren gaineko ikastaroa antolatu dute. Izenemate epea zabalik dago.

Hiru eguaztenetan egingo dituzte saioak, azaroaren 26an, eta abenduaren 3an eta 10ean (18:00), eta jakiak Garro jauregian dagoen Toki Eder elkartean gertatuko dituzte. Izenemate epea dagoeneko zabalik dago, eta argibide gehiago gura izanez gero edo saioetarako izena eman honako telefono zenbakiren batera deitu behar da: 943 71 54 25 (Jaione) eta 943 76 93 94 (Miren). Jakinarazi, ikastaroa batez ere emakumeendako dela, baina ateak ez dizkiote inori itxiko.

Jai egun berezietarako jakiak

Sukaldaritza berezia izena jarri diote ikastaroari, egun berezietarako jakiak zelan gertatu irakatsiko dutelako –Gabon eguna, famili ospakizunak…–. Sukaldaria Gatzagakoa bertakoa da, eta taldean adostuko dute aurretik zer gertatu gura duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak