'Sorginek' egingo duten bazkarirako izenemate epea zabalik

Mirari Altube Arrese 2009ko ots. 23a, 13:13
Emakumeen Nazioarteko Eguna gertatzen hasi dira sorginak Gatzagan. Eta aurreko urteetan legez bazkaria eginda ospatuko dute martxoaren 8a. Bazkaria, baina zapatuan izango da, martxoak 7, eta ohitura ez galtzeko Gure Ametsa jatetxean egingo dute. Izena emateko epea zabalik daukate Labidea dendan.

Sorginak Emakume Elkarteak 22. urteurrena ospatuko du Emakumeen Nazioarteko Egunean. 1987an hasi zuen ibilbidea hain urruti ailegatuko zenik askok ez zuten pentsatuko –halako herri txikian gainera– baina oraindik bizirik eta indartsu diraute. Horregatik hain zuzen, emakumeen artean sortutako giroari eta harremanei eusteko, herriko emakume gehienak elkartzea dute helburu aurten. Jateko ederra bermatuta dagoela diote antolatzaileek eta bazkalostean giro bikaina ere bai: trikitilariak dantzan egiteko eta isuskien zozketa, sorginetan sorginenei emateko. Izenak Labidea dendan jasoko dituzte aste guztian, hilaren 28a da azken eguna.

Argazki erakusketa

Gizarte Zerbitzuak, bestalde, emakumeen gaineko argazki erakusketa antolatu guran dabil. Herritarren laguntza behar du horretarako etxean gordetako argazkiak jaso gura dituztelako, beti ere emakumea protagonista dela. Argazkiok udaletxera eroan behar dira –eskaneatu eta jabeari itzuliko dizkiote–, eta azken eguna astelehena da, hilak 23.
Erakusketa txukuna egiteko behar beste argazki elkartuz gero, martxoren 8aren bueltan jarriko dute ikusgai –data zehatza erabaki barik daukate–, eta hainbat astetan egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak