Sorginak emakume elkarteak bazkaria egingo du martxoaren 8an

Mirari Altube Arrese 2008ko mar. 7a, 11:23

Sorginak emakume elkarteak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du bihar, martxoak 8. Urtero legez, bazkaria egingo dute Gure Ametsa jatetxean. Aste guztian jaso dituzte izenak Labidea dendan.

Herriko bertako eta baserrietako emakumeak elkartuko dira bihar, Gure Ametsan, eta giro bikaina sortuko dute. Bazkalostean, eta ohiturari jarraituz, isuskiak banatuko dizkiete elkarteko hiru emakumeri. Dagoeneko gehienek dituzte isuskiak, baina beti dago kide berriren bat, eta haiei emango dizkiete. Eta musika izango dute lagun bazkalostea girotzeko. Nekatu artean egin izan dute dantzan batzuek eta kontu kontari egon izan dira beste batzuk. Jolasak egiteko ohitura ere badute Gatzagako emakumeek, eta barreak lehertu beharrean izaten dira.


Martxoaren 14an, antzerkia
Udaleko Gizarte Zerbitzuak, ostera, antzerkia antolatu du martxoaren 14rako, egubakoitza. Oihulari Klown taldeak Zai beti zai antzezlana eskainiko die gatzagarrei. Hainbat emakumek jasotako heziketa afektiboaren gaineko parodia aurkeztuko dute klown pailazoek. Virginia Imaz da antzezlanaren egilea eta zuzendaria. Kultura etxean izango da, 19:00etan. Eta bukatutakoan mokadutxoa eskainiko du Sorginak emakume elkarteak, Toki Eder gastronomia elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak