Soran etxea aztertu dute arkeologoek, eta ez dute lanak gelarazteko arrazoirik aurkitu

Leire Kortabarria 2007ko mar. 12a, 11:25
XVI. mendean berregin egin zuten etxea, eta hortik atzerako ondarea aurkitu izanez gero, lanak atzeratu egingo zitezkeen.

Soran etxea berritzeko lanak ez dituzte gelaraziko; horren beldur ziren jabeak, Gaztainuzketa jatetxekoak. "Arkeologoek aztertu dute etxea, eta ez dute baliozko ezer aurkitu. Hala gertatu izan balitz, lanak gelditu behar izango zituzketen", dio Gaztainuzketako Montse Valeriok.
Soran etxea berregin egin zuten XVI. mendean, eta hortik atzerako ondarerik egon zitekeela uste zuten.

Zimenduak

Orain, zimenduak indartzeko lanak hasi dituzte. Izan ere, etxea pixka bat oker dago, eta zimendu onak izatea oso garrantzitsua da. Jabeen esanetan, uste zuten baino gehiago dago etxearen egituran erabiltzeko moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak