Santa Kolunbako lehen faseko lanak bukatuko dituzte asteotan

Mirari Altube Arrese 2009ko aza. 20a, 13:22
Santa Kolunba ermitako lehen faseko lan guztiak oraindik bukatu barik daude. Udaberrian teilatua berritu zioten baina beste lantxo batzuk geratzen dira egiteko. Horiek bukatzea erabaki du Udalak.

Elizak emandako ermitari Estatu Fondoko dirulaguntzari esker berritu zioten teilatua. Orduan, baina, 44.000 euro bakarrik iritsi ziren Gatzagara Espainiako gobernutik, eta lehen faseko lan guztiak ezin izan zituzten bukatu; beste 30.000 euro inguru behar ziren horretarako.


Lanok bukatzeko Udalak berak jarriko du diru horren zati bat eta Landa Garapena sustatzeko Erein egitasmoaren bitartez jasoko du bestea. Teilatua berritu zion Eskoriatzako Razkin enpresak ura jasotzeko hodiak jarriko dizkio orain, ermitari, eskumako aldean.

Bigarren laguntza erabakitzeko

Estatu Fondotik bigarren dirulaguntza etorriko dela iragarri dute oraintsu; 28.432 euro Gatzagara. Udalak oraindik ez du erabaki zertarako erabiliko duen, batez ere oso kopuru txikia delako: "Ermitako bigarren fasea hasi gurako genuke, baina oso diru gutxi da eta lanok erdi eginda ez ditugu utzi gura", azaldu du Eusebio Villar alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak