Santa Kolunbako ermitaren teilatua berrituta dago

Mirari Altube Arrese 2009ko ira. 15a, 11:48
Bukatuta daude Santa Kolunba ermitako lanak. Teilatua konpontzea zen asmoa eta guztiz berritu diote ermitari.

Apirileko azken astean hasi zituzten lanok eta zortzi astetan bukatuta egongo zirela uste arren, atzeratu egin ziren. Teilatuari egitura berria egin diote eta horretarako behar zuten egurraren zain egon ziren hainbat astetan Eskoriatzako Razkin eraikuntza enpresako langileak. Behin egurra iritsita lanok laster bukatu zituzten, opor inguruan.

Bigarren fasea ezin

Espainiako gobernuaren Estatu Fondoko dirulaguntzari esker egin dituzte lanok egoera eskasean zegoen ermitan. Dirulaguntza, baina, 44.000 eurokoa izan da, teilatua berritzeko adina. Ermita guztiz berritzeko bigarren fase bat egin beharko du Udalak. Eta hori egindakoan Santa Kolunba gatz museoaren harrera izatea da asmoa. Hala ere, horrek itxaron egin beharko du, Udalak zaila ikusten duelako agintaldi honetan dirua lortzea asmo horrekin aurrera egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak