Santa Kolunba ermitako teilatua konpontzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2009ko mai. 7a, 14:54
Apirilaren 27an hasi zituzten Santa Kolunba ermitako lanak Eskoriatzako Razkin eraikuntza enpresako langileek. Zortzi astetan bukatuko dituzte.

Espainiako gobernuak emandako dirulaguntzaren bitartez dabiltza konpontzen ermita –halaxe dio aurrean jarritako argibide-taulak–, baina 44.000 euro agindu dituenez lehen fasea bakarrik egin ahal izango dute. Hortaz, teilatua konponduko diote eta beste txukunketaren bat egin inguruan, baina askoz gehiago ezin. Zortzi astetan bukatuko dituztela lanok iragarri dute,  ekainaren bukaera ingururako.

Informazio gune

Elizak urte hasieran eman zion Udalari Santa Kolunbaren izenean egindako ermita, Dorletara bideko zubi ondoan dagoena, hain zuzen. Ermitak ez dauka santuen irudirik orain, baina barruan aldaretxo bat dauka eta sasoi baten bi Antonio deun zeuden. Udalaren asmoa da ermita hori Eugenio Otsoa gatz museoko informazio gune eta sarrera bihurtzea. Bisitariak hartuko lituzkete bertan eta handik hasiko gatz museoaren bisita. 


Asmo horrek itxaron egin beharko du oraingoz, bigarren faseko lanak egin arte behintzat, eta horiek zehaztu barik daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak