San Milixan jaiak gertatzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2007ko urr. 26a, 13:11
Azaroaren 11n ospatuko dituzte San Milixan jaiak Gatzagan. Kultura Saila ekitaldiak lotzen dabil egunotan, eta hainbat berrikuntza izango dira jaiari zein antolakuntzari dagokionean.

Autobusa jarri izan du Udalak azken urteotan, kanpotik datozen automobilak Dorleta santutegian aparkatzeko helburuarekin. Hala ere, autoak bide bazterretan pilatu izan dira arazo handiak sortuz. Horren aurrean automobilendako aparkalekuak urrunago jartzea erabaki dute, eta Gatzagain eta Gure Ametsa jatetxeetakoak aprobetxatuko dituzte, baita Venta-Friakoa ere. Eta autobusa joan-etorrian ibiliko da 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean.


Erakusketa eta artisau feria

San Milixan eguna baino lehen, hilaren 9tik 11ra bitartean, txotxongilo erakusketa egingo dute.  Txotxongilo ugari jarriko dituzte ikusgai Hondarribiko Menina tailerreko kideek, kultura etxeko lehen solairuan.

Eta domekan, azaroak 11, artisauak izango dira protagonista urtero legez. 14 artisau inguru etorriko dira Gatzagara lanik onenak erakutsi eta saltzeko asmoarekin, eta hainbat lanbide ezagutzeko aukera izango dute herritar zein bisitariek: bitxigintza, otarregintza, beira lantzea, zeramika, jostailuak egitea, egur eta harri lanketak, pilotak egitea eta beste batzuk. Zeramika tailerrekoek, gainera, buztina zela landu erakutsiko diete hurreratzen direnei.

Eta erakustaldia ere egongo da: 60 metroko soka egingo dute hainbat artisauk. Pilotalekuko sarreran hasi, Labidea denda eta KZgunea arteko bidetxotik pasatu eta atzeko kaleraino doan soka egiteko asmoa daukate, 10:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak