San Milixan ferian postua jartzeko eskaera epea zabalik

Mirari Altube Arrese 2009ko irailaren 8a

San Milixan jaietan Gatzagako pilotalekuan egingo duten artisau ferian postuak jarri gura dituztenek zabalik dute izenemate epea. Eskaerak iraila bukatu bitartean aurkeztu behar dira udaletxean eta onartutakoen berri urrian emango du Udalak.

Artisauendako Baldintzak

Udalak hainbat baldintza jarri ditu artisauendako: erakusgai edo salgai egongo diren produktuen egilea izatea derrigorrez artisaua eta azoka egunean langintzaren erakustaldia egitea. Hala, artisauak landu ez duen produkturik ez dute onartuko. Eskaera fitxa beteta bideratu behar dute udaletxera interesatuek eta ondorengo dokumentuak sartu: artisauen erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria; zergadunaren jarduera ekonomikoaren ziurtagiria; eta autonomoetako azken bi erreziboen kopia. Gainera, erakusgai egongo diren produktuen bi argazki eta aurrez muntatutako standaren argazki bat bidali beharko dituzte curriculumarekin batera.

San Milixan eguneko feria azaroaren 15ean, domeka, izango da (10:00-14:30), pilotalekuan. Artisau erakusketa egiteko aukera ere badago egun horretan. Garro jauregian egingo dituzte erakusketak. Eta artisau tailerrak antolatu gura dituztenek pilotaleku alboan izango dute txokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak