San Milixan ferian parte hartzeko izenematea zabalik dute artisauek

Mirari Altube Arrese 2010ko ira. 17a, 15:00
Azaroaren 14an, domeka, ospatuko dute Leintz Gatzagan San Milixan eguneko feria. Artisauekin beteko da pilotalekua egun horretan, baina bertan egoteko eskaera aurrez egin behar dute interesatuek. Izena emateko azken eguna urriaren 8a da.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak dira salgai egongo diren produktuen egilea izan eta azoka egunean langintzaren erakustaldia egitea. Horiez gain, eskaera egiteko orduan hainbat agiri aurkeztu beharko dituzte, tartean artisauen erregistroan izena emanda dagoen ziurtagiria, curriculuma eta postuaren eta salgai jarriko dituzten produktuen argazkiak.

Tailerrak egiteko

Artisau tailerra jartzeko aukera ere egongo da, pilotaleku alboan dagoen lokal batean. Feriak iraun bitartean egongo da zabalik (10:00-14:30) eta ume, gazte eta helduei zuzendutako jarduerak egingo dituzte, beti ere artisautzarekin zerikusia dutenak. Lanerako taldeak osatuko dituzte egunean bertan –10-15 lagunekoak–. Artisau azokan parte-hartzeko betebehar berberak izango dituzte tailerrekoek ere eta emango duten jardueraren deskribapen zehatza bidali beharko dute.


Gatzagara etorritako artisau guztiendako bazkaria gertatuko du Udalak eta diru sariak jasoko dituzte horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak