San Martin eguna, domekan

Mirari Altube Arrese 2008ko uzt. 3a, 14:57
Domekan, uztailak 6, ospatuko dute gatzagarrek Zurtitzako San Martin eguna. Ohiturari jarraituta Goierri auzoan dagoen ermitara joango dira uztaileko lehen domekan gatzagar asko.

Domekako meza Dorletako Santutegian esan beharrean San Martinen ermitan esango dute, 12:30ean. Eta ondoren, mokadutxoa eskainiko die Udalak elkartutakoei musika lagun dutela: patata tortilla eta frijituak. San Martin eguneko ohitura da mokadutxoa egin bitartean dokean jokatzea gizonezkoek, baina azken bi urteotan ez dute halakorik egin herriko nagusienek. Izan ere, txirrindulari lasterketa antolatzen dute egun horretan, eta ordu berean izaten denez helmugara helduera gizon askok nahiago izaten dute herrian geratu.

Antzinako parrokia

Herria pasatu –Gasteizera bidean– eta errepidetik eskuma aldera geratzen diren baserriek osatzen dute Goierri auzoa. Bertako ermita parrokia izan zen antzina, baina 1331n, herria sortu zenean hain zuzen, San Millango eliza nagusiaren menpe geratu zen, gainontzeko auzoetako parrokiak legez. Aspaldiko ponte edo bataiarria oraindik ermitan daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak