Saharan bizi diren umeak hartzeko epea apirilaren 10ean bukatuko da

Mirari Altube Arrese 2008ko apirilaren 4a

Opor sasoian Saharako umeak hartzeko gertu dauden familia bila dabil Udaleko Gizarte Zerbitzua. Euskadiko Fronte Polisarioaren Ordezkaritzak eta Sahara Herriko Lagunen Elkarteak antolatutako Oporrak Bakean egitasmoarekin bat egin du. Izena emateko epea eguenean, apirilak 10, bukatuko da, eta eskaera Udaleko Gizarte Zerbitzuan egin behar da.

Uztaila eta iraila bitartean 7 eta 12 urte arteko neska-mutikoak etxean hartzeko gertu dauden gatzagarrak gura dituzte. Errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren umeei bizi baldintza hobeak eman gura dizkiete gure artera ekarrita. Hala, urtero antolatzen dute egitasmoa eta ehunka ume etortzen dira Euskal Autonomi Erkidegora, baita gure ibarrera ere. Eta aurten Gatzagara ekarri gura dituzte. Egitasmoak hiru helburu ditu: umeek elikadura gabeziei aurre egitea bi hilabeteotan; mediku azterketak egitea eta behar izanez gero tratamenduari jarraipena egitea; eta ondo pasatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak