Pilotari gazteen arteko finalak izango dira jaietan

Mirari Altube Arrese 2010eko uztailaren 20a

Domeka goizetan jokatu duten Dorletako Ama pilota txapelketa bukatu da. Sei saio izan ditu txapelketak eta orain finalak jokatzea geratzen da. Andramaixetan izango dira final horiek, irailaren 5ean.

Mauri Zubillaga entrenatzailea da txapelketa horren bultzatzailea eta ikasturtean entrenatzen jardun duen herriko pilotari gazteei jokatzeko aukera eskaini gura izan die. 

Finalak jokatuko dituzten pilotarien izenak aurreratu ditu Zubillagak:

- 6-7 urtekoak: Alonso (Gatzaga) eta Zubia (Eskoriatza), Garitano eta Errastiren (Arrasate) aurka.

- 9 urtekoak: Biteri anaiak (Marin), Uribetxebarria eta Davilaren (Aretxabaleta) aurka.

- 10 urtekoak: Oñaederra (Gatzaga) eta Oñate (Eskoriatza), Elkorobarrutia (Arrasate) eta Salaberriaren (Marin) aurka.

- 12 urtekoak: Ajuria eta Urizar (Gatzaga), Bellido eta Ruizen (Amurrio) aurka.

- 13 urtekoak: Urtzelai anaiak (Eskoriatza), Llodio eta Muruaren (Arrasate) aurka.

-16 urtekoak: Barandiaran eta Aizpuru (Gatzaga), Axpe eta Urtzelairen (Eskoriatza) aurka.

-Gazteen mailan, Deba arroko txapelketako errebantxa jokatuko dute: Zubizarreta anaiak (Eskoriatza), Arabaolaza eta Etxagibelen (Arrasate) aurka.

- Helduak  gonbidatuta datoz: Mendizabal (Antzuola) eta Bolinaga (Arrasate), herri arteko txapeldunen aurka Larrañaga eta Uzkudun (Azpeitia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak