Pilota txapelketa Amurriokoen aurka

Mirari Altube Arrese 2007ko ots. 16a, 11:41

Pilota txapelketa jokatuko dute, gaur, otsailak 16, herriko pilotari gazteek. Amurrioko bikoteak izango dituzte aurrez aurre, 18:00etan hasita.

Herriko 14 pilotarik jardungo du norgehiagokan Amurrioko mutikoen aurka. "Txapelketa aspaldi geneukan hitzartuta, baina kamisetak eta kirol-jertseak geneuzkan eskatuta mutikoendako, eta horien zain geunden", esan zigun Jose Inazio Beloki entrenatzaileak.
Txapelketa, 17:30ean, hasiko dute Udalak emandako kamisetak, eta Labidea dendari eta Sormen enpresari esker lortutako kirol-jertseak banatuta herriko pilotari gazteei. 18:00etatik aurrera, partiduak egongo dira. Eta horretarako gogor entrenatu dute aurreko asteetan; egueztenetan elkartzen dira hain zuzen Belokiren gidaritzapean.


Txapelketaren lehenengo jardunaldia Gatzagan egingo dute, eta aurrerago Amurriora joango dira jokatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak