Pilota Topaketen finala, domeka goizean

Mirari Altube Arrese 2008ko otsailaren 13a

Pilota Topaketak egiten ibili dira Gatzagan joan zen urteko irailaz geroztik. Bizkaia eta Gipuzkoako 12 herritatik etorritako mutikoek jardun dute norgehiagokan, tartean gatzagarrek. Eta onenek , Azpeitia eta Markinak, finala jokatuko dute, domekan, hilak 17.

Antolatzaileek ez dute txapelketa berba erabili gura, baina txapelketatako giroa izango da domekan: "Pilota Topaketak esatea hobe, baina finala beti da finala, eta garaikurrak ere izango dituzte txapeldunek", dio Mauri Zubillaga arduradunak. Alebin, infantil eta kadete mailako pilotariek izango dituzte partiduak, pilotalekuan. 10:30ean hasi eta 13:00ak inguru arte "partidu politak" ikusteko aukera izango dela uste dute antolatzaileek. "Partiduen ostean bazkaltzen geratu izan gara beti Gatzagan, baina aurten eguraldi txarraren susmoa dago, eta Arrasateko elkarte batera joango gara", argitu digu Zubillagak.
Gatzagako pilotariek Eskoriatzakoekin batera osatu zuten taldea Topaketan jarduteko. Aurten ezin izan dute finalera iritsi, behar bada hurrengoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak