Pilota eskolak hasi dituzte ostera herrian

Mirian Biteri 2009ko azaroaren 2a

Zortzi mutilek osatu dute taldetxoa eta pilotan jokatzen hasi dira berriro herrian.

Zortzi mutilek osatu dute taldetxoa eta pilotan jokatzen hasi dira berriro herrian. 12 eta 16 urte artean dituzte eta martitzen eta egunetan entrenatzen dute (20:15-22:00) Mauri Zubillaga entrenatzailearekin: "Arrasateko entrenamenduak bukatutakoan etortzen naiz eta ez daukat asti handirik, baina gatzagarrek eskatuz gero ezin esan ezetz", dio.

Azken urteotan Jose Inazio Belokik egin ditu entrenatzaile lanak, baina iaz ezin izan zuen eta ez zen talderik sortu.

Teknika erakutsiko die Zubillagak eta pilotan egingo dute gero. Oraingoz ez dute helbururik, txapelketetara joateko "goiztxo" delako entrenatzailearen esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak