Inemen bitartez hartuko du langile hori Udalak, azken urteotan egin duen legez, eta horregatik Internet bidez eman behar da izena www.redtrabaja.es helbidean.
Langile horrek ibilbide, parke eta bide bazterren garbiketa eta mantentze lanak egin beharko ditu, Bengoerreka parkeko eta gatz museo inguruko garbiketak batez ere.
Ikasketarik eta aparteko esperientziarik ez diote eskatuko baina bai honakoak:
- Sasiak garbitzeko makina erabiltzen jakitea
- Gidatzeko baimena eta automobila izatea
- Arrasateko Inemeko bulegoan izena emanda egotea
- Gatzagan erroldatuta egotea 2010eko maiatzaren 1a baino lehen
Sei hilabeterako lana izango da, egun erdiko lan jardunean; hona ordutegia: 08:00-12:00. Eta horren trukean jasoko duen soldata gordina: 853 euro.