Apirilaren 10ean egindako osoko bilkuran proposatu zuen Udalak ordenantzari hainbat aldaketa egitea. Herriko abeltzain eta nekazariekin adostutakoak dira guztiak. Aldaketarik handienak bizitokiarekin dauka zerikusia, hau da, Gatzagan erroldatuta daudenek eta bertan bizi direnek izango dute lehentasuna abereak mendira eroateko baimenak lortzeko orduan. Gainera, baimen eskaerak egiteko epea atzeratu egin gura dute azaroaren 30a arte. Udaletxean aurkeztu behar dituzte interesatuek, eta Udalak Aldundiari bideratuko dizkio.
Maiatzaren 1az gero eroan ditzakete abereak mendira baimena duten jabeek. Behiek azaroaren 30a arte egon ahal izango dute, eta behorrek, ardiek eta ahuntzek otsailaren 29a arte.