Oniritzia jasotakoan izango dute gasa herrian

Mirari Altube Arrese 2007ko maiatzaren 7a

Gatzagako Udalak joan zen udazkenerako izan gura zuen gasa herrian, baina kontua atzeratu egin da, eta oraindik ez daukate gasik. Lan guztiak bukatuta daude, eta oniritziak behar dituzte orain.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dute lehenengo proiektua, eta gero, probak egiten hasiko dira. Probek emaitza onak ematen dituztela ikusitakoan, Industria sailak ematen duen oniritzia eskatuko dute.


Lehenengo fasean dauden herriko etxeetara iritsiko da orduan gasa. Bigarren faseko lanak aurten hasi gura zituzten, proiektua eginda dute-eta, baina, oraingoz, ez da hala izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak