Omenaldia egingo diete erretiratuei

Mirari Altube Arrese 2008ko irailaren 12a

Erretiratuen eguna ospatuko dute bihar, hilak 13, eta 35en bat lagun elkartuko dira Garro jauregian bazkaltzeko.

Andramari jaiak bukatu ostean herriko erretiratuak omentzen ditu Udalak urtero, eta bihar, zapatua, bazkaltzera gonbidatuko ditu. Garro jauregian dute Gatzagako erretiratuek egoitza eta bertan bazkalduko dute 35en bat kidek. Herrian bertan zein baserrietan bizi diren erretiratuak elkartuko dira, eta bazkalostea trikitilariek girotuko diete karta-jokoan egiten duten bitartean. 


Bukatzeko oparitxoa banatuko die Udalak, eta herriko nagusienek opari berezia jasoko dute. Nagusiena, Asteisolo baserriko Narciso Beitia da. Udaletxean dituzten datuen arabera 95 urte ditu. Emakumeen artean, ostera, Matilde Arrese da, 90 urterekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak