Olentzero eta zuhaitza jarriko dituzte, domekan

Mirari Altube Arrese 2007ko abenduaren 13a

Aurreko urteetan jaiotza jarri izan dute elizpean, Gurel guraso elkarteko kideek, baina aurten, Olentzero, inguruan ume batzuk eta zuhaitza jartzea erabaki dute. Domekan, hilak 16, elkartuko dira ume eta gurasoak elizpeari Gabon itxura emateko; 11:30ean dute hitzordua. Eta lanean jardun ostean, txistorra mokadutxoa jasoko dute saritzat, Toki Eder elkartean.

Gurelek abenduaren 3an egindako batzarrean erabaki zuten Olentzero eta zuhaitza jartzea. Ez zen batzarreko gai bakarra izan, aurretik zuzendaritza batzordearen berritzearen gainean jardun zuten. Esan behar, bost lagun bakarrik agertu zirela, baina gaiekin aurrera egitea erabaki zutela. Gurutze Orbegozo presidenteak eta Ana Milan diruzainak batzordea utzi zuten, eta horien ordez beste bi guraso hautatu zituzten: Aitziber Gorosabel eta Nerea Maruri. Eurekin batera jarraituko dute lanean, batzordean, Eguzkiñe Alberdik eta Ainara Zubillagak. Karguak aurrerago banatzeko utzi zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak