Apirilean hasi zituzten hainbat bide sarrera konpontzeko lanak, Gatzagainen hasi ere. Gatzagain ingurua txukun utzi eta gero, Olaun Goikoa baserrira sartzeko sarrera egokitzen dabiltza. Konponketa horien asmoa da segurtasuna lortzea baserrietara doazen bidegurutzeetan. Landagipuzkoa 32 egitasmoak diruz lagunduko ditu konponketa batzuk –Gatzagaingoa eta Asteisolo eta Arrate baserrietara doazenak– eta beste batzuk Udalak beregain hartuko ditu. Hain zuzen, Olaungo egokitzapen hori Udalak ordainduko du; baita Goierri auzorako bide sarreran jarriko dituzten ispiluak eta seinaleak ere.