Nafarroara doaz erretiratuak hilaren 23an

Mirari Altube Arrese 2009ko urriaren 15a

Toki Eder erretiratuen elkarteak irteera egingo du urriaren 23an, egubakoitza. Udazkeneko irteera da eta Nafarroa aldera joango dira oraingoan: Artaxonako harresia eta gaztelua ezagutu eta Aiegi herriko Iratxe hotelean bazkaldu.

Egun-pasa polita proposatu dute Toki Ederreko zuzendaritzako kideek, bisita gidatua eta bazkari ederra izango dituztelako; bazkalostean dantzaldia eta guzti izango da.


Irteerara joan gura dutenek aurrez eman behar diete izena zuzendaritzako kide diren Tere Aranburuzabalari edo Pedro Mari Elkorobarrutiari. Izena lehenbailehen ematea komeni da, gero autobusa eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak