Motel hasi da ehiza denboraldia

Mirari Altube Arrese 2010eko urriaren 15a

Martitzenean, hilak 12, eman zitzaion hasiera ofiziala ehiza denboraldiari eta Gatzagako parajeetan ere tiro hotsak entzuten dira egunotan. Tiro hotsak bai, baina haize hotza dabil eta hegazti gutxi pasatu dela diote ehiztariek.

Herriko ehiztariek 18 postu dituzte Gure Ametsa jatetxetik gora eta txandakatu egiten dira postu horietan. Gipuzkoako ehiza federazioak, ostera, 70 bat postu ditu eginak eta horietan egoteko zozketa egiten dute egubakoitz guztietan Aretxabaletako Aretz tabernan.

Iazko denboraldia oso txarra izan zen eta aurtengoak emango duenaren zain daude ehiztariak. Lehen egunotan eguraldiak ez du gehiegi lagundu eta lau bat uso banda bakarrik pasatu direla jakinarazi dute. Birigarroak ere ibili dira, baina oso altu datozela diote: "Datorren asterako iragarri dute eguraldi epelagoa eta horren zain gaude", diosku herriko ehiztari batek.

Ehiza postuen garbiketa

Aldundiak, bere aldetik, aurkeztu ditu ehiza denboraldian bete beharreko arauak, eta ehiza postuak garbitzearen gaineko kontzientziatze kanpaina egingo duela iragarri. Bestalde, oilagorraren ehizaren gaineko informazioa jasotzeko sistema jarriko du abian aurten, ehiza federazioarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak