Medikua astean behin joango da herrira

Mirari Altube Arrese 2009ko urt. 9a, 14:40
Orain arte astean bi aldiz pasatzen zuten medikuaren kontsulta Gatzagan, baina datorren astetik aurrera behin bakarrik egingo dute: eguaztenetan, 12:00etatik 13:00etara bitartean.

Horretarako, baina, txanda aurrez hartu beharko dute herritarrek Eskoriatzako osasun etxera deituta (943 71 44 52). Lehen legez, udaletxeko beheko solairuan dagoen bulegoan pasatuko du kontsulta.


Orain arte astean bi kontsulta pasatzen zituzten: martitzenetan eta egubakoitzetan. Martitzenetan mediku bat etortzen zen eta egubakoitzean beste bat, eta herritarrek zein medikurengana joan aurrez izendatuta zeukaten. Hemendik aurrera eguaztenean datorren medikuak herritar guztiak hartuko ditu. Bi medikuak txandaka etorriko dira, aste baten bata eta hurrengoan bestea.

Zerbitzua hobetzeko

Udaleko eta Eskoriatzako osasun etxeko arduradunek elkarrekin hartutako erabakia da. Itxura baten zerbitzu murrizketa iruditu arren baten bati, zerbitzua hobetzeko erabakia izan gura du. Izan ere, astean behin bakarrik etor zitezkeen gatzagarrak dagokion medikuarengana –aurrez izendatutakoa– orain arte ere, eta medikua agertu ezean –Eskoriatzan lan asko zutelako gertatu izaten zen– hurrengo astera arte itxaron behar zuten. Hartutako erabakiarekin, astean behin mediku bat izango dela Gatzagan, herritar guztien zerbitzura, ziurtatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak