Martitzenean hasiko dira hainbat baserritako bide sarrerak zabaltzen

Mirari Altube Arrese 2009ko apirilaren 8a

Gatzagain inguruko hainbat gune garbitzen dabiltza egunotan. Eta jai egunak pasatutakoan hainbat baserritarako bide sarrerak zabaltzen hasiko dira.

Joan zen egubakoitzean hasita Gatzagain ingurua garbitzen dabiltza; ganadua ez pasatzeko pasabidea txukundu dute eta hormigoia bota 10-15 metrotan –behiek ez dezaten alde egin bertatik–. Gaztainuzketara doan ur hodian ere konponketak egingo dituzte sarri trabatu egiten delako.

Burdinkurtzeko sarrera

Bestalde, datorren martitzenean, apirilak 14, hainbat baserritara doazen bide sarrerak zabaltzen hasiko da Aldundiko Errepide Saila. Aurrez iragarrita zeukaten Arrateko bidearekin hasiko zituztela lanok, luzeenak izango direlako, baina astelehenean egindako bisitan konturatu ziren lurrean egindako seinaleak ezabatuta daudela. Hala, Burdinkurtzeko bide sarrera zabaltzen hasiko dira martitzenean eta bukatutakoan egingo dituzte Arrateko lanak. Bukatzeko Gatzagain ingurua konponduko dute. Lanok bi hilabetetan egingo dituztela esan dute Errepide Saileko arduradunek. Izan ere, behin autobidea zabalik, zirkulazio gutxiago egongo dela uste dute eta lanak samurrago egingo dituztela.


Hiru horiekin batera Olaun aldeko bide sarrera zabalduko dute –Arlabango errepidean–, baina lan horiek Udalaren esku utzi ditu Errepide Sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak