Marotoko iturburutik ura hartzeko baimena eman du Uraren Euskal Agentziak

Mirari Altube Arrese 2008ko api. 22a, 11:39
Orain dela bederatzi egun eman dio baimena Uraren Euskal Agentziak Leintz Gatzagako Udalari Maroto basoan dagoen iturburutik ura hartzeko. 0,1 litro hartzeko baimena da, eta etxerako zein abeltzaintzarako erabiltzeko. Halaxe argitaratu zuten apirilaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Ur aprobetxamendu horrek edozelako kaltea eragingo diola ikusiz gero herritarren batek, hilabeteko epea du erreklamazioa aurkezteko. Gatzagako alkatetzara bideratu behar du kexa.

Konponbiderik ez

Gaztainuzketako mendi etxeak 2006ko Gabonetan geratu ziren ur barik, Lapikozuluetako iturburua lehortu zenean. Autobideko lanek eragin zutelakoan lehortea Aldundiak beregain hartu zituen lanok, eta Maroto basoko iturburura jo zuen. Ura kutxeta biltzaile batean jasotzen dute, eta handik –900 metro luze den polietilenozko hodiarekin– Lapikozuluetako hodiraino eroan, Gaztainuzketara iristeko.
Udala, baina, ez dago gustura konponbidearekin ur gutxi iristen delako. Horregatik beste proposamen batzuk egin dizkio Aldundiari, baina oraindik ez du erantzunik jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak