Debagoieneko erretiratuen elkarteen artean jokatutako kanporaketa irabazi zuten lehenengo Toki Eder elkarteko Maritxu Plazaolak eta Beni Altunak irailaren 13an eta finalean egoteko txartela eskuratu. Atzo goizean, ostera, buztan benetan goxoa gertatzen dakitela erakutsi zuten Gipuzkoako beste sei elkarteetako ordezkariren aurrean. Izan ere, hainbat sukaldarik eta adituk osatutako epaimahaiak onenaren garaikurra eman zien. Sinistu ezinik zeuden Gatzagako bi emakumeak, baina oso pozik.