Hesia jarri dute atzeko partean dagoen horman, eta orain lur geruza botako dute, belarra ereiteko. Lehen moduan, txintxaunak egongo dira gero ere, eta dagoeneko aukeratu dute zein jarri; oraingoz, bakarra. Eserlekuak ere jarriko dituzte atseden hartzeko, eta zuhaitzak sartu ere bai. Ez dituzte zuhaitz handiak gura, lehen ere arazoak eman zizkietelako sustraiek; hortaz, motel hazten direnak landatzeko asmoa daukate. Seguru asko, guraso eta umeen laguntzarekin landatuko dituzte.