Ludotekari probetxu handiagoa atera gura diote aurten gurasoek

Leire Kortabarria 2007ko urr. 15a, 11:38
Ikasturtea hasi berri da ludotekan, eta Gurel guraso elkarteko kideak badabiltza lanean ludotekari probetxu handiagoa ateratzeko.

Hala, datorren astean ludotekako begiralearekin batzartzekoak dira, egon daitezkeen aukeretaz berba egiteko. Dagoeneko badituzte ideia batzuk, Gurel elkarteko kide Eguzkiñe Alberdi dioskun moduan: "Umeek ludoteka modu jarraian erabiltzeko moduko aukerak landu gura ditugu. Hala, adibidez, koadro bat zelan margotzen den ikusiko dute, pausoz pauso. Oraingoz, zenbat ume dabiltzan, zein talde egin daitezkeen… begiratzen gabiltza".

Alberdik dioenez, ume askok eskolatik kanpoko ekintzak egiten dituzte, baina horrek ez du esan gura ludoteka gutxiago erabiliko denik: "Negurako irtenbide bikaina da, eta Gatzagan badaude ume dezente, gainera".

Herriko ume gehienak

Ikasturtea astelehenean hasi zuten. 16:30etik 18:30era, ludotekan batzen dira umeak begiralearekin, eta gero, beste ordu bete, liburutegian. Gatzagako ume gehienek ematen dute izena. Gainera, adin tarte zabala hartzen du ludotekak: 2. mailatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara bitartekoak joaten dira hara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak